[M] Go to Navigation Menu

[C] Skip to content

[I] Go to section index



 

Hasiera > Erabilgarritasuna

Erabilgarritasuna

Irisgarritasuna ulertzea

Webgune batean dagoen informazioan sarrera emateari esaten zaio irisgarritasuna, edozein direlarik ere erabiltzaileen muga fisikoak (ikusmen-, entzumen- edo mugimendu- minusbaliotasuna), teknologikoak (konexio geldoa, nabigatzaile zaharra, pantaila geldoa, etab.) edo ingurunekoak.

Helburua

Gaur egun, milioika pertsonak duten urritasun mota baten ondorioz, oso zaila zaie webgune batean nabigatzea. Horregatik, gure webgunea garatzerakoan, eraginkortasunez saiatu gara irisgarritasunezko oztopoak murrizten eta, era berean, ahalik eta erabiltzaile gehienentzako webgunea izan dadin diseinatzen.

Xede horrekin, bete egin ditugu WAI ekimenak (Webaren Irisgarritasunerako Ekimenak) ezarritako Irisgarritasunezko Jarraibideak eta, era berean, erabili egin ditugu W3C-k (World Wide Web Consortium-ek) gomendatutako formatu estandarrak.

Egiaztapen-puntuak

Hartara, hona hemen besteak beste hartu ditugun neurri nagusiak:

Nabigazioa

Hartara, hona hemen besteak beste hartu ditugun neurri nagusiak:

  • Nabigazio-barra nagusiak webgunearen atal nagusietara jotzeko estekak ditu.
  • Ezker alboan menu bat jarri dugu, atal bakoitzean eskura dauden aukerak erakusteko.
  • Erdialdean ibilbide bat ageri da, erabiltzaileari une oro adierazteko zer atal eta azpi-ataletan dagoen, eta haietako bakoitzak zer informazio dakarren.

Teklatu-lasterbideak

Teklatu-lasterbideak edo accesskey tekla-konbinazioak dira eta webguneko edukietan zuzenean sartzeko aukera ematen dute, sagua erabili gabe.

Sistema eragilea eta nabigatzailearena nolakoa, halakoa da teklatu-lasterbideak gautzeko modua. Hona hemen erabilienak:

  • Windows sistemetan, Internet Explorer nabigatzaileekin, sekuentzia hau tekleatu beharko duzu: ALT + LASTERBIDEA + ENTER
  • Windows sistemetan, Firefox 2.0-rekin edo goragokoekin: ALT + SHIFT + LASTERBIDEA
  • Windows sistemetan, Mozilla sortako aurreko nabigatzaileekin, sekuentzia hau tekleatu beharko duzu: ALT + LASTERBIDEA
  • MAC sistemetan, hauxe da teklen sekuentzia: CTRL + LASTERBIDEA

Webgune honetan nabiga dezakezu, teklatu-lasterbide hauek erabilita:

  • Tekla 0 » Hasieraerako orrialdera sartzeko lasterbidea edo sarbide zuzena.
  • Tekla 1 » "Non gauden" atalerako sarbide zuzena
  • Tekla 2 » "Zerbitzuak" atalerako sarbide zuzena
  • Tekla 3 » "Non gauden" atalerako sarbide zuzena
  • Tekla 4 » "Hilerriak" atalerako sarbide zuzena
  • Tekla 5 » "Doluan lagun" atalerako sarbide zuzena
  • Tekla 6 » "Gaur agurtuko dugu ..." atalerako sarbide zuzena
  • Tekla 7 » "Kontaktua" atalerako sarbide zuzena
  • Tekla 8 » "Erabilgarritasuna" atalerako sarbide zuzena
  • Tekla 9 » "Legal note" atalerako sarbide zuzena

Oharra: Netscape 4, Camino, Galeon, Konqueror, Omniweb, Safari (1.2 bertsio apalagoak), Opera Windows/Linux (7.0 azpiko bertsioak) sistemetan ezin da teklatu-lasterbiderik egin.

Estekak

Beharrezkoa duten estekek deskribapen bat dakarte “title” hitzaren bitartez, eta argi eta garbi azaltzen da zein den estekaren jomuga.

Horrez gain, ahal den neurrian saiatu gara javascript funtzioetarako estekak ere saihesten.

Ikusizko diseinua

Webgune honek kaskadako estilo-orriak (CSS) erabiltzen ditu informazioa aurkezteko; informazioan sartzea eta behar bezalako bistaratzea errazten du hainbat ingurunetan.

Irudiak

Irudi guztiek deskribapen labur bat dakarte, “alt”, “longdesc” edo “title” bitartez.

Apainketa hutserako erabili ditugun irudien deskribapen-testuak hutsik daude.

Tipografia

Letra-tamaina erlatiboak erabili ditugu, erabiltzaileak berak konfiguratu ditzakeenak, webguneko edukiak irakurtzea errazteko.

Aski duzu pauso hauek betetzea, letra-tamaina handitzeko edo txikitzeko:

  • Nabigatzaile gehienetan, sartu “Ikusi” menuan.
  • Aukeratu “Testu-tamaina”.
  • Markatu zure aukera berria.

Irisgarritasun maila

Orrialde guztiak XHTML 1.0 Transitional eta CSS 1.0 gisa balioztatu dira, eta irisgarritasuna TAW tresnarekin aztertu da: maila A bikoitza da (AA).

Webgune honen bistaratze zuzena egiaztatu dugu nabigatzaile nagusien hainbat bertsiotan (Internet Explorer 6.0 eta goragokoak, Mozilla Firefox 1.5 eta goragokoak, Opera 8 eta goragokoak).

Jakin badakigu, dena dela, irizpide horiek betetze hutsak ez duela ziurtatzen erraza izatea gure edukietan sartzea. Horregatik, gonbidatzen zaitugu zure iradokizunak helbide honetara bidaltzera: info@tanatoriosirache.com.


 

© Grupo Tanatorio Irache

Kontaktua

948 19 70 70

Tratu pertsonalizatua

eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan